Ahti Karjalainen
Ahti Kalle Samuli Karjalainen (Hirvensalmi, Finlandia, 1923 – Helsinki, Finlandia, 1990) finlandiar politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia politikoko ikasketak egin zituen Helsinkiko Unibertsitatean. 1946an Nekazarien Alderdiko kide egin zen, eta ministro-kargu ugari bete zituen: Finantzetakoa (1957-1958), Merkataritza eta Industriakoa (1959-1961) eta Kanpo Arazoetakoa (1961-1962 eta 1963-1967).
Lehen aldian Kanpo Arazoetako ministro zela, Finlandiako neutraltasun politika erabat aldatu zuen, Stalinen ondorengo Sobiet Batasunari hurbildu baitzitzaion. 1962an Lehen Ministro izatera iritsi zen, baina 1963an kargua utzi zuen, berriz ere Kanpo Arazoetako ministro izateko. 1967 arte jardun zuen zeregin horretan. 1970-1971 bitartean berriro Lehen Ministro aukeratu zuten, Berde-gorri izeneko koalizio aurrerakoiaren gobernuko buru. Epe horretan bere herriko politika neutralzalea indartu zuen, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoarekiko erlazioak izan zituen.
1979an Finlandiako Bankuaren zuzendaritza hartu zuen eta 1982an Sobiet Batasunarekiko Harremanetarako Batzordeko presidentetza.
1989an bere oroimenak argitaratu zituen Gizon presidentea izenburupean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahti Karjalainen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.